miércoles, 28 de noviembre de 2007

Gure Karate Eskolako Argazkiak

Kaixo berriro ere:

Denbora bat ez-aktiboki egon eta gero berriro nauzue bueltan. Oraingo honetan, gure karate eskolako zenbait argazki uzten dizuet. Hauek joandako kurtso ezberdinetako argazkiak dira.




Hurrengo bat arte.

martes, 6 de noviembre de 2007

Karatera sarrera: Goju-Ryu Karatea

Aupa guztioi berriz:

Beti bezala ez dut ahazten nire apuntetxoak egitea. Esan nizuen bezala, oraintxe nire karate estiloa esploratuko genuen, karatea pixka bat orokorrean esploratu ahal izateko. Karate estilo bat baino gehiago praktikatu izan dut eta hau izan da gehien gustatu zaidana eta hobekien erakutsi izan didatena, baina honek ez du esan nahi beste gauza erabilgarri batzuk ikasten ez ditudala edo beste estiloak erabilgarriak ez direnik. Hemen utziko dizuet bideotxo, karate lan erreala nolako den ikus dezazuen. Bestean Steven Seagalen bideoak ikusi zenuten bazala, gaur egun karateka gehienek honela praktikatzen dute karatea (hau kasu ez da karateka, aikidoka baizik) edo hori behintza ideia bat da, kirolariak bezala, baina hau ez da eraginkorra. Horregatik erakusten dizuet metodologia egokia. Hor behean, karatea lantzeko modu ahalik eta eraginkorrena eta ahalik eta errealena badagoela ikusiko duzue. Hor behen Luis Nunes Sensei-a eta IOGKF federazioko arduraduna penintsula iberikoan. Horra benetako lana.

Agur irakurleok.


Oinarrizko gauza gehiago

Kaixo berriz:

Ikusi izan duzuenez, dojoa, praktikaren barruan, zeresan asko ditu. Baina hori ez da nahiko. Irakurri izan duzuenez, dojoan, arau batzuk bete behar ditugu, eta horien barruan agurra aipatu izan da. Baina agurra ez da beti berdina. Agurraren barnean, agur mota ezberdinak aurki ditzakegu. Hemen behean utziko dizuet link bat.

Rei (Agurra)

Honetaz gain, dojora sartzean beste oinarrizko gauza bat jarrita eduki behar dugu entrenatzeko orduan: bai, karate jantzia, Karategia edo kimonoa kasu. Hauxe bere estiloaren arabera aldatu egiten da normalean, baita eskolaren arabera batzuetan, honela honen arabera mozketa mota ezberdin asko aurkituko ditugu. Hona hor behehean beste gako bat.

Karategia (Jantzia)

Laster arte.

Dojo

Kaixo berriz:

Oraingo honetan karatea non praktikatzen den erakutsiko dizuet: Dojoa, hain zuzen. Baina hau ez da entrenatoki bat besterik gabe. Entrenatoki honetan arau asko bete behar ditugu eta honek barneratu behar ditugun beste hainbeste kontzeptu, ezkutatzen ditu eta baita beste gauza asko erakutsiko dizkigu. Hor behen utziko dizuet gako bat oraindik gehiago ikas dezazuen.

Dojoa


Espero dut gustatu izana. Arigato irakurleok.

Goju-Ryu Karatea

Hemen nauzue berriro irakurleok:

Hor goian ikusi duzuen hitz arraroa, nik praktikatzen dudan karate estiloa eta zuei eskaini nahi nizueke pixkat hauexe ezagutzeko. Hemendik hasita karatea ezagutu dezakezue pixka bat teorikoki eta mundura gehiago hurbiltzen hasteko oraindik gehiago. Hurrengo batean gehiago sartuko zaituzte oinarri teoriko-praktikoetan, eta honela sarrera oraindik osatuagoa izango da eta honek ere karateare ideia orokor bat osatzen lagunduko dizue. Hor behean duzue gakoa.

Ikusi arte irakurleok.

Goju-Ryu Karate-Do: Helburuak
Zer dal Karate-Doa?
Karatearen ezaugarriak
Goju-Ryu Izena

Bibliografia

http://www.iogkfspain.com/index.html

Iragarkia



Kaixo:


Oraingo honetan ez dut karateaz hitz egingo. Oraingo honetan nahi dudana da, nahi duenak, mundu honen jakituria guztiak ikastera gonbidatzea, Goju-Ryu estiloa praktikatuz. Bi helbide hauek eskainiko dizkizuet. Bat madriloga da, bertan euskaldunen bat aurkitzen bada, nahi badu bertara ikastera joan dadila. Beste helbidea Bergara ingururako jarriko dut. Behean utziko dizkizuet zenbait datu.


IOGKF (Imternational Okinawan Goju-Ryu Karate Federation) federazioko instruktoreak eta bere estatuetako lekuko autonomietako arduradunak (Espainia). Klaseak:


EUSKADI


Helbidea:


ARANZADI IKASTOLA (Gimnasioa - Eraikin mugakidea)

k/Bonil Laskurain z/g

20570 Bergara

(GIPUZKOA)


Ordutegia:


Astelehen eta Asteazkena: 20:30etatik 22:00ak arte

Ostirala: 20:00etatik 21:30ak arte


Informazio gehiagorako. Kontaktua: goju.ryu.bushi.A@gmail.com


MADRIL


Helbidea:


Fitness Sport

k/ Oliva de Plasencia 1

28044 Madril

(Madril)


Informazio gehiagorako galdetu bertan.


Beste zalantzarik hauetaz aparte baduzue, informazio gehiagorako, idatzi helbide honetara. Bertan argituko dizkizuet, bi komunitateen kasuetarako: goju.ryu.bushi.A@gmail.com

lunes, 5 de noviembre de 2007

Bushite Shorei Eskola

Aupa:

Hemen nauzue berriro. Karate eta ekialdeko gimanasia buruzko elkarrizketak irakurri ditzakezue iritzi ezberdinekin, hemen behean utziko dizuedan gakoan. Hauxe gaztelaniaz da, estatuko leku ezberdinetako pertsonak hartzen baitute parte. Hemen behean utziko dizuet gakoa, baina baita ere nire gustuko web-orrialdetan aurkitu izango duzue, bertatik zuzenean sartu aha izateko, nahi duzuen momentuan. Nahi duenak parte har dezake, erregistratu gabe; egin klik lapitza eta orria jartzen duen ikonoan, ondoren orrialde bat agertuko zaizue idatzi izen bat eta zuen testua. Berdina erantzuteko baina kasu honetan lehenengo egin klik erantzun nahi duzuen mezuari. Inork galderaren bat badu, bertan galdetu dezake, zenbait jakintsu aurkitu ahal izango baitu.

Ikusi arte blogzaleok.

BUSHITE SHOREI ESKOLA: Mendebaldeko arte martzial eta gimnasien eskola

lunes, 29 de octubre de 2007

Karate Tresnak



Bideo honetan ikusi duzuenez (Steven Seagalen pelikula batetik aterata), gure Stevenek, soka batez inguraturiko ohol bat jotzen du bere ukabilekin. Makiwara izena du. Jendeak uste duenez, tresna hau, ukabilak gogortzeko eta haue forma emateko dela uste du baina hori baino askoz gehiago da. Hauen lana hori baino askoz gehiago da, eta gainera era desegokia batean lantzen dute. Nik hemen honen teoria eta praktika utziko dizuet ikus dezazuen, urruneko karate kideetako batek esposatutako artikulu batean eta asko errespetatzen dudan pertsona eta laguna.

Agur errespetagarri bat zuentzat eta oraindik gehiago beretzat.

Entrenamenduaren praktika eta teoria Makiwaran

Bibliografia:

hispagimnasios.com

lunes, 22 de octubre de 2007

Kirola eta Karatea

Hemen karate tradizional eta kirolaren arteko desberdintza egiteko bidoeak jarriko dizkizuet.

Lehen bideoa, Buko modalitatea da, markatzera besterik ez:



Hona hemen, bi bideo K.O.-ra:




Eta Karate tradizionala. Erreparatu ongi azken zatiko borroka simulatuari:



Ikusten dugunez, lehen bideoan, borroka nahiko artifiziala da. Ez da erreala harrapa dezakezu edo ez. Zortea da, honez gain teknika ez da mingarria.

K.O. modalitatea nahiko gogorra da, baina hala ere, ikusten badugu ez da irabazle argirik agertzen. Lehen bideoan ikusi denez, ia ostiko batez harrapatu du baina hala ere, ez da izan hilgarria, boxeoan bezala, zortea izan da harrapa zaitzake edo ez, lehen bideoan bezala, eta min egin edo ez. Bigarren bideoan, ikusi dugunez, segituan bukatu da borroka. Hanka ongi entrenaturik duen gizon bat aurkitzen badugu, arriskutsua izan daiteke. Kirolari hauek hemendik ateratzen baditugu ezer gutxiago dakite, erabiltzen dituzten teknikak, oso mugatuak dira, eta dena botere fisikora mugatzen dute, teknika ia ezer garatu gabe. Honez gain, botere fisikoa adinez gora egitean, galtzen goaz eta ezin daiteke beti eduki nahiz eta bizitza osoan entrenatu azkenean galdu egiten baita, ez da nahikoa. Karatea bizitza osan praktika daitekeen zerbait da, baina modu horretan ez, gauzek bere arteko oreka izan behar dute. Beste artikulu batean esplikatuko dizuet gauza simple hau.

Eta bukatzeko karate tradizionala. Honek ez du adin bereizketarik egiten. Bizitza osoan zehar Praktika daiteke. Ikusi dugunez, gorputzeko atal guztiak entrenaturik daude eta teknikak mugaraino garaturik, oso mingarria izan arte. Azken borrokan erreparatzen badugu, edozein teknika erabili daiteke, ez dago debekuntzarik. Hauxe praktikoagoa da.

Espero dut zuen ideiak argitu izana.

jueves, 18 de octubre de 2007

Aurreko teorizazioei laguntzeko euskarria

Aurreko artikuluan aipatu bezala, nire teoriak tontakeri bat ez direla frogatzeko, zer hobeago Karate maisu handi baten elkarrizketa baino. Hemen uzten dizuet irakurri dezazuen. Hemen uzten dizuet web orrialdera eramango zaituzten link zuzen bat.

Espero dut zuen kuriositate eta ikasnahia zabaldu ahal izatea. Arigato eta Ondo pasa!!

YASUSHI KUNORI ELKARRIZKETA: Uehi-ryu Karate-Do 8. Dana

Bibliografia:

http://www.hispagimnasios.com/

Karatearen Problematika: Karatea eta Kirola

Karateka bezala, azken urteetan Karateak jasan duen degradazioa ikusi izan dut. Honek Karatea zerbait desegoki eta ez eraginkor bezala utzi izan du. Nik problematika hau azaldu nahi nizueke eta benetako erakutsi.

Gaur egun, askorentzat Karatea kontaktu kirol bat besterik ez da. Nik behintzat, ez dut hori ikasi, jende egokiarekin jo dudalari esker. Karatea benetako borroka erreala da eta defendatzeko balio du. Zein da arazoa? Hauxe Kirol bihurtu dela ondorioz ez da arte martziala zenbait kasutan. Baina zergatik bihrutu da kirol? Kasu honetan kirolak dirua emanten duelako eta benetako arte martzialek ez. Arte martzialen irudiak, askotan bakartia, gogorra eta leku itxian den entrenamendu bat aditzera ematen diguten irudia ematen dute, guztiz aurkakoa kirolaren kasuan, zein hau leku ireki eta argitsu bat aditzera ematen diguna, eta hori gure munduaren ikuspegiaren aurka doa, batez ere mendebaldean. Baina hau ez da arazo bakarra. Arte martzialek entrenamendu konstante bat behar dute hobetzeko beste modura dena ikasten da erraz eta azkar. Karateak modu tradizional batean erakutsirik ez luke emango dirurik, honetaz bizi ahal izateko urteak beharko lirateke karateka talde on bat sortzeko lehenik. Desberdintasun hau metodologian datza.

Karatea zabaldu zenean, zerbait erakargarri egiteko, karatea kirol bihurtu zuten. Gero txapelketaren bidez ere karatea zerbait ikusgarria bihurtu zuten. Prozesu honetan hainbat teknika aldatu ziren, ikusgarriak bihurtzeko eta bere benetako oinarria praktiko zein filsofikoa galduz. Karateak berezko metodologia bat du, zein bizitza osorako balio duen behar den entrenamendua eramanda, baina honen oinarria aldatzen badugu, teknikek eraginkortasuna galtzen dute. Ezin daitezke teknika baten forma hala moduz aldatu, hobetzeko badira bai noski, baina beti ere eboluzio (berezko eboluzioa izan dezakeelako) honetan aurreko oinarria errespetatu behar dugu. Ondorioz, Teknika hauek aldatzean ere bere eraginkortasuna galdu zuten, ez ziren aldatu ezta eboluzionatu hobetzeko asmoz, baizik eta dirua ateratzeko asmotan. Honela karatea masa kirol bihurtu zen eta hainbat jende hauexe praktikatzen hasi zen, baina bere benetako eraginkortasuna galduz. Pelikulatan ere, arte martzialen borrokak gehienetan irrealak dira. Borroka erreal batean, ezin gaitezke gauza politak egitera jarri. Ondorioz, hauetako kirolari batek, kalean borroka bat izaten badu, agian edo seguraski garaitua izango da. Honek jendeari karatea ez duela ezertarako balio aditzera eman izan dio. Karateak kirol bihurtzean beste arazo bat suposatu izan du. Karatea orain, teknika batzuk buruz ikastera mugatzen da eta honela graduz igotzen da, honela azkar ikasten duela dirudi. Gogoratzen badugu karatea defendatzeko sortu zen, horretarako gizonak teknikak mugaraino garatu zituen. Karatea eta hauxe bezalako arte martzialak, borrokak segundutan bukatzeko sortuak izan ziren. Baina teknika hauek ez baditugu ongi ikasten ez dute ezertarako balio. Beste aldetik kalean ez dugu inongo araurik, txapelketan bai eta askotan ikusten badugu, Boxeaoan adibidez, aurkaria kontran harrapatzen du sortez, txapelketa karatean berdin gertatzen da. Ikasten dena egiten da.

Badago ideia bat non honelako motako aktibitateak praktikatzea pertsona biolentoak sortzen dituela aditzera ematen duena. Egia esan modu batean edo bestean egia da baina ez guztiz. Karatea kirol bihurtzean bere filosofia galdu zuen. Karateak baditu berezko balore batzuk pertsona ez agresiboak sortzeko. Gogoratzen badugu disziplina martzialak gizona hobetzeko ziren, baina txapelketan kirolariak hauek irabaztea dute helburu bestea ezer axola gabe, hauxe arte martzialen arauek aurka doa, joera berekoi bat hartzen baita gainontzeko arauak ahaztuz. Noski borroka batean irabazle ateratzen saiatu behar dugula baina ez dugu borrokatzen irabazteko, baizik eta defendatzeko. Defentsarik onena ez borrokatzea da. Ez dugu inoiz ahaztu behar ere, balore hauen ere Japonia zaharreko eraginaren parte ere jaso izan zutela eta honek sortu zuela filosofia honen ere izateko era. Nahiz eta disziplina hauei filosofia gehitu, hauxe erakustean, filosofia teknikarekin batera etorri behar da, bestela teknika hauek bakoitzaren ardurapean uzten ditugu. Esaten dugu hauxe gorputzarentzat ona dela, bai, egia, baina honelako arte bat praktikatzen duenak, kirola egitera joaten bada ez du ezer ulertu. Karatea ez da kirola, nahi duenak kirola egitea egin dezala, baina behintzat uste dut nire bidea hautatu dutenek bere burua gerlari bezala ikusi behar dutela eta are gehiago pertsona hezitu bat bezala. Gauza bat kirolari bat da eta beste Artista martzial bat. Orain zuek hautatu.

Honela, beste hainbat arte martzialekin ere, berdina gertatu da, kirol bihurutu dira, ez da bakarrik gertatu karatearekin. Hauxe nik egindako erreflexio teoriko bat da, eta baita irakurri eta jaso izan ahal dudan ikaskuntzen emaitza.

martes, 16 de octubre de 2007

Karatearen Jatorria eta Garapena

Pentsatzen denaren aurka, guztiok dugu Karatea Japonian sortu denaren ideia. Baina ez da hala. Zenbait topiko apurtzeko Karatearen benetako historia azalduko dizuet. Hauxe egitaren ideia eduki dut karateka bai naiz eta izan ere karatea ere arte martzial bat da eta denok hauxe pixka bat ezagutzera eraman nahi zituzket.

Karatea urteak pasa ahala uzti zaigun legatu kultural handia da.

Izaki bizidun guztiak defentsa sena dauka, eta ume bat erreferentzia hartzen badugu, norbaithonen burua kolpatzen saiatzen bada, umeak egingo duen lehen gauza bere eskuekin bere burua babestu. Erreakzio hau, defentsa senaren akto erreflexu bat da, ondorioz, naturala da ustea karatearen artea gure senetik ateratzen dela pentsatzera eramaten gaitu, honek karatea gizadiaren hasierarekin jaio zela pentsatzera eramaten gaitu.

Ez dago karatearen agerpenaren data konkreturik, baina egiptoko hilobi batean aurkitu izan dira orain dela k.a. 2000-3000 urteko gizonen marrazkiak antzeko posiziotan.

Hainbat zibilizazio zaharretan, karatea bezalako borroka arteak praktikatu izan dira eta karatearen hasierako printzipioak Turkiatik Indiara sartuak izatea izan daiteke. Zetaren ibilbidea egon baino lehenago Turkia eta India arteko erlazio kulturalak egon ziren, baina kontuan izan behar dugu ekialde hurbiletik sartutako teknikak oso hastapeneakoak zirela eta benetan Indian eta Txinan izan zutela teknika sofistikatuen garapena.

Uste da Indian, budismoa jaio baino lehenago esku hutsaren artea (Kalaripayt: arte martzial indiarra), gerlari askorengatik erabilia zela. Badago teoria bat arte hau geroago Okinawan (Japonia hegoaldean dagoen irla bat) sartua izan zela hegoaldera negozio bila joan ziren merkatariengatik. Uste da arte Okinawako arte hau, "Te" deitua izan zela eta geroago "Kempo" (Esku hutsen teknikak) artearekin batu zela, karate arte martzialaren barnean garaturik.

Baina hori teoria bat besterik ez da. Esan bezala Okinawa Japonia helgoaldean dagoen irla bat da. Ryukyu artxipielagoaren parte da, hiru irlek osaturikoa, antzinatean, Ryukyu erreinua. Okinawa Txinako protektoratu bat zen. Merkatal elkartrukeek, elkartruke kulturala ere ekarri zuen. 910. urtean japoniak bere mugak isten ditu eta honek hiru irla hauek menperatzeko ahaleeginean hainbat neurri hartzen ditu: zergak igo, presio militarra egin...eta hauen artean armak debekatu zizkioten herriari. Hainbat erasoren pean, Okinawarrak defentsa metodo berriak garatu zituzten, hasieran, eguneroko gauzetaz baliatuz tresnak kasu, "Kobudoa" sortu zen (Okinawako armen artea). Baina ez dugu ahaztu behar guztiek ez zituztela arma hauek, eta bere arma nagusia bere gorputza zela. Arte hauek sekretuak erakusten ziren hasiera batean, irlako herrixken jauregi eta gazteluetan, baina defentsa beharrak herriari zabaltzea eskatu zuen, hala ere, nobleek oraindik armak bere eskuetan baizituzten. Baina karatearen benetako garapena Sho dinastiarekin hasi zen, XV. mendean gertatu zen. Errege honek hiru irletako erreinuak batean bildu zituen: Hazan, Chozan eta Hokuzan. Orduan Kaos politiko eta sozial handia zegoen. Horretarako Erregeak jende guztiari armak edukitzea debekatu zuen baita nobleei ere. Baina denbora honetan, Japoniaren inbasio bat jasan zuten. Honek nahiz eta Txinaren eragina jasan, hauxe bukatu egin zen. Inbasioa sekretuan matendu egin zian zen. Okinawarrek, maisu bat bidali izan zuten laguntza ekartzeko, teknika martzialak ikasiz. Geroago ere maisu bat ekarri izan zuten bertako biztanleriari defendatzen erakusteko. Honek ere, eragina bukatzean bertan bere metodoak garatzea ekarri zuen hango kulturari eta gauzei egokituak.

Hasieran TE deitzen zitzaien metodo hauei. Gero leku bakoitzean sortutako herrixkaren izena jarri zitzaien: Naha, Shuri eta Tomari... Ondorioz, Naha-te, Shuri-te, Okinawa-Te...Honela lehen Karate borroka estiloak sortu ziren. Sekretuan erakusten zenez gero metodo ugari sortu ziren gaur egun ditugunak arte, zeintzuk bere metodoen oinarien izenak hartzen dituzten eta baita ere bere sorlekuenak. Ezin dira zenbatu zenbat metodo dauden.

Honi ere TODE deitu zitzaion, nahiz eta ez oso erabilia izan, bere txinatar jatorriari erreferentzia egiten zion, T'ang-en eskua esan nahi zuen. Baina ez konforme izen honekin beste izen bat jarri zitzaion. Gero Karate izen jarrio zioten. Hasiera batean KARA hitzak esku Txinatarra esan nahi zuen biana gero hutsa bezala interpretatu zuten. Honelako esku hutsa esanahia hartuz. Honela idazten zen TODE edo KARATE.

Baina geroago, beste maisu batek (Gichin Funakoshi-k, ezkerrera), Budoaren kontzeptua gehitu zion, bide esanahia hartuz, gizonaren hobetzerako zentzuari egokiturik, eta honela DO (bidea), atzizkia gehitu zitzaion, KARATE-DO (Azken Kanjia) bezala geratuz.

Bibliografia:
http://www.iogkfspain.com/index.html
http://www.godokai.com/index.htm
http://www.gorinkai.com/shorei/default.htm

martes, 9 de octubre de 2007

Arte Martzialen Historia

Beti bezala mundu misteriotsu honen hainbat topiko apurtu nahi nituzke, eta benetako historiaren sintesi txiki bat egin jaso izan ahal dudan informazioarekin.

Denok dakigunez arte martzialez hitz egitean, denoi etortzen zaigu ekialde urruneko irudi bat, non gaur egun arte Martzialen genero gehiena aurkitzen da. Arte martzialen jatorriak dirudien baino asko detaile gehiago ditu. Nik artikulu honen bidez hauen benetako jatorria esplikatu nahi nuke pixka bat eta arte martzial japoniarretan oinarrituko naiz analisi hau egiteko. Honekin batera, karaterekin dudan esperientzia pertsonalean ere oinarrituko naiz zenbait adibide jartzeko.

Inork ez daki benetan noiz eta non hasi ziren arte martzialak. Historian zehar hainbat liburutan ikusi izan ditugu idatzita gizonen arteko borrokak. Defentsa formak gizonaren defentsa jaiotzen direla uste da. Askotan gizona ingurune arriskutsutan mugitzen zen. Naturan bertan aurre egin ezin zion hainbeste arrisku aurkitzen zituen askotan eta baita beste gizon askoren erasoetatik defendatzeko beharra aurkitzen zuen. Edozein izaki bizidunek defendatzeko sena dauka. Adibidez, karateren kasuan, erreferentzia bezala ume bat harturik, norbait honen buruan jo nahi duenean, honen erreakzioa bere burua eskuekin babestea da. Borondate gabeko erreakzioa hau, defentsa senaren akto erreflexu bat da, ondorioz naturala da, gure senetik irteten dela pentsatzea eta baita hauxe gizadiaren jaiotzarekin hasten dela sinestea.

Ez dago karatearen agerpenaren data argiri uzten digun aztarnarik, badakigu, karatearen antzeko posiziotan agertzen diren gizonen marrazkiak agertu direla, (antzinako hilobi egipziar batean aurkituak), orain dela k.a. 2000 edo 3000 urtetara atzera egin dezaketenak.


Etenalditxo bat egiten badugu, ikusten dugunez, arte martzialen jatorria oso zaharra da, gizonen defentsa senak noraino eraman zituen begiratzen badugu. Aldi berean, armak erabiltzen zituzten borroka formak, erabiliak izaten ari ziren denbora haietako zibilizazio aurreratuenen armadengatik. Arte martzialak, gorputzaren ia edozein atal arma erabiltzen zituen hastapeneko borroka formak ziren, baina metodo berrien beharra gero eta handiago zen eta arma mota ezberdinak sortzen hasi ziren eta arma mota ezberdinak erabiltzen. Dudarik gabe, borroka formak oso hastapenekoak zirela kontuan hartuz, dudarik gabe lehenengo erabiltzen hasi ziren armak eguneroko gauzak egiteko erabiltzen ziren instrumentuak izan ziren, harriak, makilak, enborrak, hezurrak etabar. Geroago, primitiboak baina elaboratuak ziren armak garatu ziren, lantza, aizkora, habaila eta beste batzuk. Honela, denbora pasa ahala, armen garapen jarraituak, hauek gero eta praktikoagoak bihurtzen zituen, baina gero eta suntsitzaile eta hilgarriagoak ziren. Baina ez dugu artista martzialen helburua zein den ahaztu behar, ez da suntsitzea baizik eta pertsona hobetzea; horregatik arma modernoak ez ditugu hauen barne sartu behar asko eta ez baitira arte martzialen barnean sartzen. Honek ere japoniar arte martzialetan ere zentratzera eramaten gaitu.

Adibide bat jarriko dugu. Honekin batera, hainbat arte martzialen esplikazioa argituko dut. Antzinan, japonia hegoaldean, bazegoen Ryukyu izeneko erreinu bat, gaur egungo Ryukyu Artxipielago. Erreinu honetan Okinawa irla aurkitzen da. Okinawa antzinatean prefektura edo protektoratu txinatar bat zen. Merkataritza zela eta bertan, elkartruke kultural handia gertatzen zen. Txinan garatutako arte martzialen hainbat teknika, bertako biztanleek ikasi zituzten. Elkartruke hau, hasiera batean, bakarrik nobleziarekin gertatzen zen, hauek zituzten gaztelu eta jauregien barnean, baina geroago teknika hauek ere herrian zabaldu ziren Guzti hau 600. urte inguruan gertatu zen. Berez, Japonia geografikoki oso alderatuta zegoen irla zen eta honek zaila egiten zuen kanpo influentzia jasotzea baina geroago Japoniak, 910. urtean bere mugak itxi zituen bere kabuz hartutako erabaki batengatik. Honek orduan zeuden agintarien eta agintarien arteko botere nahiak eta Japonia batzeko nahian, eraso jarraituak eragin zituen Okinawan, zergak igotzen ziren eta presio militarra egiten zen, eta armak debekatu zituzten biztanle haiek menperatzeko nahian. Nahiz eta txinatarren txikia izan, teknikak ikasirik zeuden. Egoera, honek defentsa metodoen berrien beharra ekarri zuen, hasiera batean kaltegabeak ziruditen nekazal lanabesak erabiliz, honela ere karatea sortu zen, baina hori beste blog sarrera batean azalduko dizuet hobeto. Modu honetan, sortu dira hainbat arte martzial eta bere teknika muturreraino eraman dira, batez ere arte ekialdekoak, bere disziplina kulturagatik, kendoa, karatea, kobudoa...etabar. Europoan ere gerra eta arte martzial teknika kulturak egon dira, ekialdekoak bezalakoak, adibidez, esgrima. Esgrima bere garaian ere pertsona nobletzea izan zuen helburu. Defentsa eta nobletzen duten gerra disziplina guztiak kontsidera daitezke arte martzial.


Espero du guzti honekin pixka bat ideiak argitu izana.


Bibliografia:


http://www.iogkfspain.com/index.html

http://www.godokai.com/index.htm



jueves, 4 de octubre de 2007

Zer ulertzen dugu arte martzialengatik?

Egia esan arte martzialak edozein defentsa era barne hartzen dituen aktibitate dela esan dezakegu, baina hori hurbilketa bat besterik ez da. Nire ustetan ez da hala. Arte martzialak, nahiz eta hala ez iruditu, aldaketa asko jasan izan dituzte bere transmisio eran eta egia esan, bere zabalkuntzan filosofiaren zati handi bat galdu da eta baita teknikaren efektibitatea, oraintxe ez dut komenigarria ikusten, beste blog batean azalduko dut, bestela asko luzatuko da eta astuna egingo zaizue. Nik arte martzialen benetako mamia erakutsi nahi nizueke, eta zer diren benetako arte martzialak eta zer ez.

Hasteko: zer dira arte martzialak? Arte martzialak teknika hilgarriak dituzten edo zauri larriak sortzen dituzten defentsa arteak dira. Baina beste hurbilpen bat besterik ez da. Arte martzialek garatuak izan diren inguruneko eragin kulturalak baituzte. Pentsatzera gelditzen bagara momentu bat, ekialde urrunean garatutako defentsa arteek, bere ingurugiroko bizitza filosofia zein filosofia erlijiosoen eragina jasan dute. Nik nire jakituriak eta pentsamenduak, horrentan oinarritzen ditut, batez ere, erdiaroko japoniar penstsamenduan. Baina ez dut dena hemen kontatuko. Gauzak nahastea izango litzake. Harira bueltatuz, arte martziala definitzeko budo kontzeptua erabili behar dugu. Defentsa arte guztiak hartzen ditu barne kontzeptu honek, baina hauen praktikaren bidez gizonaren hobetzera zuzentzen direnak, bai fisikoki zein psikologikoki. Hitz hau, honela ulertu eta defini dezakegu: bu, arte martzialen teknikaren inguruan hausnartzea dakar, eta do, bide noziari egiten dio erreferentzia. Japoniaren okzidentalizazio garaia baino lehenago, Edo aldian, samuraien erreferentzia egiten zion, gerlariaren bidea esan nahi zuen. Meiji emperadorearekin, mendebaldeko kultura sartzean, orduan bere esanahia aldatzen joan da, orain bezala, lehengoa gehi berria. Do-k ere, gizonaren hobekuntzarako bideari egiten dion edozein bideri egiten dio erreferentzia.

Espero dut zerbait ikasi eta interesgarri gertatu izana.

Bibliografia:

http://es.wikipedia.org/wiki/Portada

Liburua: BUDO, El ki y el sentido del combate. Kenji Tokitsu. (2000). Editorial Paidotribo

miércoles, 3 de octubre de 2007

Ongietorri

Kaixo guztioi:

Ongi etorri arte martzialen bloggunera. Egia esan ez da erraza honen inguruan jendeari hitz egitea baina beno nik, mundu honetan ikasi eta dudan esperientzia pertsonaletik mundu hau ezagutzera animatzen zaituztet. Arte martzialek esanahi asko dituzte eta baita ezagutu beharreko hainbat gauza. Honen bitartez kultura japoniar zaharrera ere hurbil ahal gaitezke eta inguruko ekialdeko filosfiak ulertzen lagun gaitzake eta beste hainat gauza gehiago ikasi. Nire beste hobbie batzuen inguruko link-ak jarri ahal baditzaket, jarri egingo ditut ere.
Agur eta ondo pasa dezazuela.