jueves 18 de octubre de 2007

Karatearen Problematika: Karatea eta Kirola

Karateka bezala, azken urteetan Karateak jasan duen degradazioa ikusi izan dut. Honek Karatea zerbait desegoki eta ez eraginkor bezala utzi izan du. Nik problematika hau azaldu nahi nizueke eta benetako erakutsi.

Gaur egun, askorentzat Karatea kontaktu kirol bat besterik ez da. Nik behintzat, ez dut hori ikasi, jende egokiarekin jo dudalari esker. Karatea benetako borroka erreala da eta defendatzeko balio du. Zein da arazoa? Hauxe Kirol bihurtu dela ondorioz ez da arte martziala zenbait kasutan. Baina zergatik bihrutu da kirol? Kasu honetan kirolak dirua emanten duelako eta benetako arte martzialek ez. Arte martzialen irudiak, askotan bakartia, gogorra eta leku itxian den entrenamendu bat aditzera ematen diguten irudia ematen dute, guztiz aurkakoa kirolaren kasuan, zein hau leku ireki eta argitsu bat aditzera ematen diguna, eta hori gure munduaren ikuspegiaren aurka doa, batez ere mendebaldean. Baina hau ez da arazo bakarra. Arte martzialek entrenamendu konstante bat behar dute hobetzeko beste modura dena ikasten da erraz eta azkar. Karateak modu tradizional batean erakutsirik ez luke emango dirurik, honetaz bizi ahal izateko urteak beharko lirateke karateka talde on bat sortzeko lehenik. Desberdintasun hau metodologian datza.

Karatea zabaldu zenean, zerbait erakargarri egiteko, karatea kirol bihurtu zuten. Gero txapelketaren bidez ere karatea zerbait ikusgarria bihurtu zuten. Prozesu honetan hainbat teknika aldatu ziren, ikusgarriak bihurtzeko eta bere benetako oinarria praktiko zein filsofikoa galduz. Karateak berezko metodologia bat du, zein bizitza osorako balio duen behar den entrenamendua eramanda, baina honen oinarria aldatzen badugu, teknikek eraginkortasuna galtzen dute. Ezin daitezke teknika baten forma hala moduz aldatu, hobetzeko badira bai noski, baina beti ere eboluzio (berezko eboluzioa izan dezakeelako) honetan aurreko oinarria errespetatu behar dugu. Ondorioz, Teknika hauek aldatzean ere bere eraginkortasuna galdu zuten, ez ziren aldatu ezta eboluzionatu hobetzeko asmoz, baizik eta dirua ateratzeko asmotan. Honela karatea masa kirol bihurtu zen eta hainbat jende hauexe praktikatzen hasi zen, baina bere benetako eraginkortasuna galduz. Pelikulatan ere, arte martzialen borrokak gehienetan irrealak dira. Borroka erreal batean, ezin gaitezke gauza politak egitera jarri. Ondorioz, hauetako kirolari batek, kalean borroka bat izaten badu, agian edo seguraski garaitua izango da. Honek jendeari karatea ez duela ezertarako balio aditzera eman izan dio. Karateak kirol bihurtzean beste arazo bat suposatu izan du. Karatea orain, teknika batzuk buruz ikastera mugatzen da eta honela graduz igotzen da, honela azkar ikasten duela dirudi. Gogoratzen badugu karatea defendatzeko sortu zen, horretarako gizonak teknikak mugaraino garatu zituen. Karatea eta hauxe bezalako arte martzialak, borrokak segundutan bukatzeko sortuak izan ziren. Baina teknika hauek ez baditugu ongi ikasten ez dute ezertarako balio. Beste aldetik kalean ez dugu inongo araurik, txapelketan bai eta askotan ikusten badugu, Boxeaoan adibidez, aurkaria kontran harrapatzen du sortez, txapelketa karatean berdin gertatzen da. Ikasten dena egiten da.

Badago ideia bat non honelako motako aktibitateak praktikatzea pertsona biolentoak sortzen dituela aditzera ematen duena. Egia esan modu batean edo bestean egia da baina ez guztiz. Karatea kirol bihurtzean bere filosofia galdu zuen. Karateak baditu berezko balore batzuk pertsona ez agresiboak sortzeko. Gogoratzen badugu disziplina martzialak gizona hobetzeko ziren, baina txapelketan kirolariak hauek irabaztea dute helburu bestea ezer axola gabe, hauxe arte martzialen arauek aurka doa, joera berekoi bat hartzen baita gainontzeko arauak ahaztuz. Noski borroka batean irabazle ateratzen saiatu behar dugula baina ez dugu borrokatzen irabazteko, baizik eta defendatzeko. Defentsarik onena ez borrokatzea da. Ez dugu inoiz ahaztu behar ere, balore hauen ere Japonia zaharreko eraginaren parte ere jaso izan zutela eta honek sortu zuela filosofia honen ere izateko era. Nahiz eta disziplina hauei filosofia gehitu, hauxe erakustean, filosofia teknikarekin batera etorri behar da, bestela teknika hauek bakoitzaren ardurapean uzten ditugu. Esaten dugu hauxe gorputzarentzat ona dela, bai, egia, baina honelako arte bat praktikatzen duenak, kirola egitera joaten bada ez du ezer ulertu. Karatea ez da kirola, nahi duenak kirola egitea egin dezala, baina behintzat uste dut nire bidea hautatu dutenek bere burua gerlari bezala ikusi behar dutela eta are gehiago pertsona hezitu bat bezala. Gauza bat kirolari bat da eta beste Artista martzial bat. Orain zuek hautatu.

Honela, beste hainbat arte martzialekin ere, berdina gertatu da, kirol bihurutu dira, ez da bakarrik gertatu karatearekin. Hauxe nik egindako erreflexio teoriko bat da, eta baita irakurri eta jaso izan ahal dudan ikaskuntzen emaitza.